JESÚS ARANDA TORRES - ECOLOGICOS ARANDA
Ecológicos Aranda Faltzesen kokaturiko nekazari eta abeltzain famili-empresa tradizional da. Oliba olioaren ekoizpena, zereal eta bazken laborantza, siloratze zerbitzuak eta harategi eta denda ekologikoak osatzen dute beraien aktibitatea, betiere ikuspuntu ekologikotik eta laborantza biodinamikoko teknikak garatuz.
Jarduera aniztasun honetan, Nafarroa mailan nekazaritza ekologikoan eta NNPEK-ko aintzindari den Jesús Aranda arduratzen da enpresa familiar honetako nekazaritza alorraz. Bere emaztearen ezinbertzeko laguntza dauka, harategiko eta online eskaeren arduraduna delarik, eta azkenik Edurne eta Iosune Aranda alabena, denda ekologikoaren kudeatzaileak.
Familia honen hastapeneko jarduera artzaintza izan zen, 25 urtetan zehar burutua. Duela 8 bat urte olioaren ekoizpenean hasi ziren, egungo motor nagusia bilakatu delarik. Landaketa hauek hasieratik planteatu dira printzipio biodinamikoekin, inguruan ahalik eta arrasto txikiena utziz eta ubide naiz putzuen emariak mantenduz.
Gaur egun bisita gidatuak antolatzen dituzte eta gisa guztietako tailerrak antolatzen dituzte, beraien bizimoduaren ikuspegitik eta ingurugiroari zor zaion zainketa eta errespetutik.
Kontaktua: Jesús Aranda Torres
Helbidea: Corazón de Jesús kalea, 7 31370 Faltzes, Nafarroa
Telefonoa:609 979 806
Email: info@ecologicosaranda.com
Web orria: www.ecologicosaranda.com
C/ CORAZÓN DE JESUS 7
31370 FALCES