Skip links

Zerbitzuak

Ekoalden irmo sinesten dugu konexioaren eta garapen jasangarriaren ahalmenean, food-hub gisa dugun funtzioaren bidez.

Bertako ekoizleak kontsumitzaileekin zuzenean konektatuz, bitartekarien beharra ezabatzen dugu, nekazariei beren produktuengatik bidezko prezio bat jasotzea ahalbidetzeko, eta horrek nekazaritza jasangarri eta ekologikoago baten praktika sustatzen du. Kontsumitzaileentzat, horrek elikagai freskoak, kalitatezkoak eta zentzuzko prezioetan eskuratzea dakar.

Landa garapen orekatuarekin dugun konpromisoak gure komunitatean inbertitzera bultzatzen gaitu, eta, horrenbestez, etekin ekonomikoa lurraldean geratzen dela eta bere oparotasunean laguntzen duela ziurtatzen da. Tokiko merkatu sendoa sustatuz, bertako ekonomia hobetzeaz gain, elikagaien garraioari lotutako karbono emisioak murrizten ere laguntzen dugu.

Ikuspegi inklusiboa dugu, elikadura katearen maila bakoitza baloratuz. Gurekin lan egiten duten bitartekariek lan esparru gardena eta ekitatiboa dute, non produktuaren kalitatea eta bezeroaren gogobetetzea lehentasunezkoak diren. Giro horrek lehia leiala eta praktika komertzial etikoak sustatzen ditu.

Ekoalderekin aliatzea gure lurraren jasangarritasunean eta komunitatearen bizitasunean inbertitzea da.
Elikagaiak lantzeaz gain, harremanak, balioak eta guztiontzako etorkizun justuago bat ere lantzen ditugu.

Zatoz bidaia honetan gurekin.

ESKAINTZA KONBINATUA

Aniztasuna eta kalitatea toki bakar batean

Tokiko ekoizleak kontsumitzaileekin zuzenean konektatuz, bitartekarien beharra ezabatzen dugu, nekazariei beren produktuengatik bidezko prezio bat jasotzea ahalbidetzeko, eta horrek nekazaritza jasangarri eta ekologikoago baten praktika ere sustatzen du. Kontsumitzaileentzat, elikagai freskoak, kalitatezkoak eta zentzuzko prezioetan eskuratzea dakar.

Landa garapen orekatuarekin dugun konpromisoak gure komunitatean inbertitzera bultzatzen gaitu, eta, horrenbestez, etekin ekonomikoa lurraldean geratzen dela eta bere oparotasunean laguntzen duela ziurtatzen da. Bertako merkatu sendo bat sustatuz, tokiko ekonomia hobetzeaz gain, elikagaien garraioari lotutako karbono emisioak murrizten ere laguntzen dugu.

Ikuspegi inklusiboa dugu, elikadura katearen katebegi bakoitza baloratuz. Gurekin lan egiten duten bitartekariek lan esparru gardena eta zuzena dute, non produktuaren kalitatea eta bezeroaren gogobetetzea lehentasunezkoak diren. Giro horrek lehia leiala eta praktika komertzial etikoak sustatzen ditu.

ESKAEREN KUDEAKETA

Gure eskaeren kudeaketaren ezaugarria balio katearen trazabilitate osoa eta gardentasuna eskaintzea da.

Prozesu horrek, erakunde eskudunen araudia betetzeaz gain –hala nola NNPEK–, produktu bakoitzaren jatorria ere balioesten du, benetakotasuna eta kalitatea ziurtatzeko. Hainbat hornitzaileri eskaerak aldi berean egiteko erraztasunak aukera ematen die gure bezeroei entrega bakar batean tokiko produktu anitzez gozatzeko.



Gainera, erosketaren esperientzia pertsonalizatzen dugu, bezeroei, sukaldaritza kolektiboko kanaletik kanpo, ekoizle bakoitzarengandik zer produktu nahi dituzten berariaz hautatzeko aukera emanez. Hautatzeko gaitasun horrek komunitate eta gardentasun balioekiko lotura indartzen du, eta hornigaien koordinazioa errazten du, konplikazio logistikoak minimizatzeko –albaran bakarra eta faktura bakarra denerako–.

Gure sistemekin, fakturen kudeaketa prozesu argi eta erraz bihurtuko duzu. Karga administratiboa minimora murrizten dugu: hainbat hornitzaileren albaran eta fakturak maneiatu beharrean, albaran eta faktura bakarra ematen dugu eskaera bakoitzeko, tartean dauden ekoizleen kopurua edozein dela ere. Horrek konplexutasun administratiboa nabarmen murriztea dakar, bereziki baliotsua efizientzia eta denbora aurreztea baloratzen duten enpresa txikientzat.


Gure administrazio saila, gainera, edozein zalantza edo gorabehera argitzeko prest egongo da beti, ekoizleei zuzenean erosten zaienean aurkitzen zaila izan ohi den laguntza eskainiz. Arreta pertsonalizatu horrek ezustekorik gabeko esperientzia bermatzen du, eta harreman komertzial arina eta fidagarria lortzen laguntzen du.

FAKTUREN KUDEAKETA

Elkartu fakturak eta egin autofakturak; horrela, zure administrazio lanak arinduko dituzu

Gure sistemekin, fakturen kudeaketa prozesu argi eta erraz bihurtuko duzu. Karga administratiboa minimora murrizten dugu: hainbat hornitzaileren albaran eta fakturak maneiatu beharrean, albaran eta faktura bakarra ematen dugu eskaera bakoitzeko, tartean dauden ekoizleen kopurua edozein dela ere. Horrek konplexutasun administratiboa nabarmen murriztea dakar, bereziki baliotsua efizientzia eta denbora aurreztea baloratzen duten enpresa txikientzat.


Gure administrazio saila, gainera, edozein zalantza edo gorabehera argitzeko prest egongo da beti, ekoizleei zuzenean erosten zaienean aurkitzen zaila izan ohi den laguntza eskainiz. Arreta pertsonalizatu horrek ezustekorik gabeko esperientzia bermatzen du, eta harreman komertzial arina eta fidagarria lortzen laguntzen du.

BILTEGIRATZEA

Azpiegitura propioa, prozesu guztia optimizatzeko.

Elikagaien harrera eta biltegiratzea optimizatzeko, berariaz diseinatutako azpiegitura propioa dugu. Horri esker, galkorrak ez diren produktuak (ardoak eta kontserbak) eta arreta berezia behar duten produktu freskoak (frutak eta esnekiak) banatu bitartean baldintza egokietan mantentzeko aukera dugu.


Gaitasun horrek, ekoizleei mesede egiteaz gain –gordailu segurua eta eraginkorra ematen die–, kontsumitzaileek produktu freskoak eta kalitate handikoak jasotzea ere bermatzen du. Gure biltegiratze sistema funtsezkoa da produktuen osotasuna eta freskotasuna mantentzeko, landagunetik zure mahairaino.

Gure sistemekin, fakturen kudeaketa prozesu argi eta erraz bihurtuko duzu. Karga administratiboa minimora murrizten dugu: hainbat hornitzaileren albaran eta fakturak maneiatu beharrean, albaran eta faktura bakarra ematen dugu eskaera bakoitzeko, tartean dauden ekoizleen kopurua edozein dela ere. Horrek konplexutasun administratiboa nabarmen murriztea dakar, bereziki baliotsua efizientzia eta denbora aurreztea baloratzen duten enpresa txikientzat.


Gure administrazio saila, gainera, edozein zalantza edo gorabehera argitzeko prest egongo da beti, ekoizleei zuzenean erosten zaienean aurkitzen zaila izan ohi den laguntza eskainiz. Arreta pertsonalizatu horrek ezustekorik gabeko esperientzia bermatzen du, eta harreman komertzial arina eta fidagarria lortzen laguntzen du.

LOGISTIKA

Ekoalden, barne logistika funtsezkoa da gure produktuen freskotasuna eta kalitatea bermatzeko.

Ekoalden, gure produktuen kalitatea eta freskotasuna mantentzeko logistika funtsezkoa dela ulertzen dugu, baina prozesuaren pauso bakoitzean giza kontaktua ere sakon baloratzen dugu. Dedikazio handiko talde batekin lan egiten dugu, eta ibilgailu propioekin, eta, horri esker, eskaritik entregara kontrol zehatza egin dezakegu. Gure banatzaileek produktuen eta ekoizleen xehetasun guztiak ezagutzen dituzte, zure eta Ekoalderen arteko zubi zuzena dira, harro sentiarazten gaituen interakzio eta gardentasun maila altua eskainiz.


Gainera, elikagaietan segurtasun estandar zorrotzak mantentzen ditugu. Gure Ibilgailu hozkailuek hotz katea inoiz ez dela eteten ziurtatzen dute, elikagaien kalitatea eta segurtasuna zure ateraino zainduz. Zaintza hori funtsezkoa da, batez ere produktu sentikorrak direnean, hala nola esnekiak, haragia eta arraina, egoera ezin hobean iristen direla bermatzeko.

ZERBITZU INTEGRALA

Aliantza egokiak eta iraunkorrak lantzen ditugu
Ekoalden, kudeaketa eraginkor eta zentralizatuaren garrantzia ulertzen dugu. Horregatik, soluzio integral bat eskaintzen dugu, kalitatezko produktu ekologikoetarako sarbidea errazteko beharrezko alderdi guztiak jasotzen dituena.

Ikuspegi integral horrek, eguneroko kudeaketa sinplifikatzeaz gain, zure jasangarritasun helburuak betetzen ere laguntzen dizu. Bat egin gurekin eta esperimentatu gure zerbitzuak integratzeak zure negozioa nola eralda dezakeen.

Gure misioa da zure negozioan zerbitzu logistiko eta administratibo eraginkorren bidez laguntzea, errespetu eta lankidetza balio partekatuak sustatuz. Elkarrekin, balio kateko katebegi bakoitzak etorkizun berdeago eta justuago baten alde dugun konpromiso komuna islatzea lortu dezakegu.